X

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia del usuario a través de su navegación. Si continúas navegando aceptas su uso.

Lotu gurekin

Facebook Lasala Plaza Hotel Instagram Lasala Plaza Hotel Twitter Lasala Plaza Hotel Lasala Plaza Hotel

Lotu gurekin

Facebook Lasala Plaza Hotel Instagram Lasala Plaza Hotel Twitter Lasala Plaza Hotel

Abantailekin

Erreserbatu
Itxi

Preziorik onena ziurtatuta

Gosaldu prezio ezin hobean

Late checkouta

13H00 ak arte (okupazioaren arabera)

Eremuak

Lasala Plaza hotela 1917. urteko eraikin batean dago, eta, erabat birgaitua egon arren, jatorrizko eraikuntza-ezaugarriei eusten die. Gu bisitatzea Donostiarik autentiko eta klasikoenera bidaiatzea da, errege-erreginen eta Europako goi klaseen artean modan zeuden lekuetako batera, alegia.  Donostia eta itsasoaren arteko nahitaezko harremana, ez hain dotorea eta lasaia beti, gure hotelaren barneko askotariko xehetasunetan dago islatuta: traineru-gilaren formako mahai nagusia; sarrerako plafoia, txirikordatutako kobrezko plakez egina, arraunen forma inspirazio-iturri duena, eta idi-begien forma duten beheko solairuko komunetako leihoak, besteak beste. Aurki itzazue gainerakoak zuen hurrengo bisitaldian.

Donostian parekorik ez duen zabaltza, donostia hiriaren ikuspegi panoramikoekin

Halako testuinguru hedonista batean soilik uler daiteke gure hotelaren zabaltza. Igerileku soil bat eta solarium bat daude. Kontxaren, portuaren eta hiri osoaren bista panoramikoez disfrutatzeko aukera ematen du, eta aperitibo bat edo koktel bat hartzeko paisaiaz gozatu bitartean. Hirian parekorik ez duen gune hau ekitaldietako edo ospakizunetako eszenatoki perfektua izan daiteke.

Book

La jarana taberna eremu gastronomikoa

Beheko solairuan gure proposamen gastronomikoa, La Jarana Taberna, eta erabilera anitzeko negozio-aretoa ditugu. Negozioak eta plazera, elkarrengandik inoiz baino hurbilago.

La Jarana Tabernak bi zona ditu: mokaduak jatekoa eta esertzeko mahaiena, guztira 80 lagunentzako lekuaz. Leihateek portuko eta Kontxako bistez gozatzera bultzatzen gaituzte, Ander Gonzálezen proposamena eta euskal sukaldaritza tradizional eguneratua dastatu bitartean. Ziurrenik, leku berri hau donostiarren eta bisitarien erreferentzia gastronomiko bihurtuko da.

Info