X

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioaren bitartez, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzu.

Jarraitu gaitzazu

Webcam LasalaHotel Lasala Plaza Hotel Youtube Lasala Plaza Hotel Facebook Lasala Plaza Hotel Instagram Lasala Plaza Hotel Twitter Lasala Plaza Hotel Lasala Plaza Hotel

Jarraitu gaitzazu

Webcam LasalaHotel Lasala Plaza Hotel Youtube Lasala Plaza Hotel Facebook Lasala Plaza Hotel Instagram Lasala Plaza Hotel Twitter Lasala Plaza Hotel
Erreserbatu
Itxi

Preziorik onena ziurtatuta

Gosaldu prezio ezin hobean

Late check out-a

13H00 ak arte (okupazioaren arabera)

ANDER LA JARANA

Jarana. Oso ondo ematen du belarrira. Alaitasuna, elkar topatzea, jaia, askatasuna, adiskideak, zoriontasun-promesa.

Ander González chef ezagunak zuzendua, La Jarana Tabernak Donostiako portuaren garai bateko izena berreskuratu du, eta bezeroak euskal sukaldaritza tradizionalean ibilbidea egitera gonbidatzen ditu. Sasoiko eta hurbileko produktuan oinarritutako bidaia eguneratua, sorpresaz betea, ez du inor epel utziko.

Book

Ondo ematen du belarrira eta parrandarako gogoa pizten du: jarana. Betitik esan den bezala, Donostiak baditu munduko beste inon ez dauden gauzak. «Jarana» (parranda) izeneko auzo bat ere badu. Eta ez edozein auzo: portua. Donostia jostakin, lagun eta dibertigarriago bihurtzen den lekua. Donostia posible guztiak elkartzen dituen gunea. Historian zehar, merkantziak, ideiak eta, batez ere, jendeak sartzeko eta ateratzeko atea izan da Donostiako portua. Portutik irteten ziren baleontziak, eta Amerikatik merkantzia berriekin –esaterako, txokolate edo patatarekin– zetozen itsasontziak portura iristen ziren. Bertan deskargatzen zituzten arrantzaleek itsasoan harrapatutakoa, eta bertan egiten zuten lan saregileek.

Gaur egun, bertakoak ez ezik, turistak ere ikusten ditugu portuan, denak nahastuta. Badiara begiratzen du, postalaren funtsezko zati gisa, baina bere izaera propioa du, errebeldea. Irailean, traineru-estropaden plataforma bihurtzen da portua: arraun-olinpiada horiek arraunketa-eremu ederrena bilakatzen dute Donostia.

Jarana. Oso ondo ematen du belarrira. Alaitasuna, elkar topatzea, jaia, askatasuna, adiskideak, zoriontasun-promesa.

Eta historia luzeko jarana hartatik, etengabeko jarana hartatik, taberna hau sortu zen, jateko, edateko, elkar topatzeko eta, batez ere, zoriontsu izateko Jarana ireki bat. Edo behintzat, zoriontsu izaten saiatzeko.

Gu nola ikusten gaituzuen jakitea gustatzen zaigu. #lajaranataberna

Instagram
Instagram
Instagram
Instagram
Instagram
Instagram
Instagram
Instagram