Hoteleko goiko solairuetan dauden altxorrak, neurri txikikoak eta Kontxako badia ezagunaren alboko ikuspegiarekin; hoteleko zerbitzu guztiak dituzte.
Donostian itsasoa ez da beti urdina. Turkesa biziaren eta berun-kolorearen artean aldatzen da. Gure badia lasaitasun ia tropikaletik bortizkeriarik atlantikoenera igarotzen da. Eta han, ehundik gora urte dituen portuan, Lasala Plaza hotela daukagu. Espazio horretan, luxua logeletako ateetatik ere ateratzen da. Luxu horrek tokiko artea eta kultura bere egiten ditu, gure bezeroekin partekatzeko.
Lasala Plazak Donostiako onena hartu eta, aldi berean, proiektatu egiten du: kultura, gastronomiarekiko eta itsasoarekiko maitasuna, ondo bizitzen jakiteko artea eta, batez ere, jendea. Donostia hori gure bezeroekin partekatu nahi dugu, eta donostiar petoek bezala bizitzeko aukera eskaini nahi diegu.
Hoteleko goiko solairuetan dauden altxorrak, neurri txikikoak eta Kontxako badia ezagunaren alboko ikuspegiarekin; hoteleko zerbitzu guztiak dituzte.
Itsasora ematen duten gela guztietatik arrantzale-kutsurik handiena dutenak. Zabalak eta argitsuak dira, eta altuera bikaina dute itsasoaren gainetik olatuak laketontzi lasaien aurka talka egiten ikusteko.
Kontxara eta portura begira daude, zabalak eta argiak dira, eta partekatutako espazioa sor daiteke beraien artean.
Gure Sea View ikonikoak, hoteleko goiko solairuetan. Zabalak eta argitsuak, itsasorako leiho handi hauek gure proposamen onenak dira paisaia naturalaz gozatzeko.
Erosotasuna eta luxua uztartzen duten suiteak dira. Azken solairuan daude, eta Kontxaren ikuspegi zoragarriak dituzte.
Txikiak eta lasaiak, hoteleko zerbitzu guztiak dituzte. Bikainak egonaldi azkarrak egiteko
Lasala plazara eta hiriko alde zaharrera begira daude, eta lasaiak, zabalak eta argiak dira
Lasala plazara begira daude, eta bereizitako bi eremu dituzte: egongela eta logela. Luxua, espazioa eta erosotasuna
Zabalak eta atseginak dira, azken solairuetan daude, eta hiriko ikuspegirik onenak dituzte
Bezeroekin zuzeneko harremana izatea gustatzen zaigu, hau da, aurrez aurre hitz egitea. Gure marinel eta euskal izaeragatik izango da agian. Horregatik, gure webgunearen bidez zuzenean kontratatzen gaituztenei tratu berezia ematea gustatzen zaigu.
Ander González chef ezagunak zuzendua, La Jarana Tabernak Donostiako portuaren garai bateko izena berreskuratu du, eta bezeroak euskal sukaldaritza tradizional eguneratuan ibilbidea egitera gonbidatzen ditu. Sasoiko eta hurbileko produktuan oinarritutako bidaia, sorpresaz betea, ez du inor epel utziko.
ErreserbatuLasala Plaza hotela 1917. urteko eraikin batean dago, eta, erabat birgaitua egon arren, jatorrizko ezaugarri arkitektonikoei eusten die. Gu bisitatzea Donostiarik autentiko eta klasikoenera bidaiatzea da, errege-erreginen eta Europako goi klaseen artean modan zeuden lekuetako batera, alegia. Testuinguru horretan soilik uler daiteke eraikinaren zabaltzan solariuma jartzeko ideia zoroa, hiriaren 360º-ko ikuspegi panoramikoekin, bainuetxe bat balitz bezala. Edo gure bilera-gela, erabilera anitzekoa, gure eskaintza gastronomikotik (La Jarana) hain hurbil egotea. Izan ere, gure hirian negozioak eta plazera bereiztea ez da inoiz erraza izan.