Lasala Plaza hotelak Ecolabel ziurtapena jaso berri du, eta harro gaude. Europar Batasunak ematen du ziurtapen hori, Estatu mailan 70 ostatuk baino ez dute, eta ingurumen-inpaktua gutxitzeko jasangarritasun-ekimen globalak egiten dituztenak aintzatesten ditu.
Urrats bat aurrera planetarekiko konpromisoan Europar Batasunaren Ecolabel ziurtapena
20 urria 2023
Lasala Plaza hotela: ingurumenaren aldeko jarrera
Lasala Plaza hotelak beti lehenetsi du ingurune naturala zaintzea eta gertuko ingurumenean –gure kokaleku pribilegiatuari esker dugu hori– sortzen dugun inpaktua gutxitzea. Donostiako erdigunean gaude, Kontxako badiaren aurrean. Begietarako plazer hori da gure inspiraziorik handiena jardunbide jasangarrietan aitzindaria den hotel bat izateko egunero lan egiteko.
Lasala Commitments: Gure turismo arduratsuko programa
Gure lan nekaezinaren emaitza Lasala Commitments da; hots, erabakiak hartzeko baliatzen ditugun eta hartutako konpromisoarekin lerrokatzen gaituzten balio eta ekintzen multzoa. Orain, gainera, Ecolabel ziurtapenak are gehiago aintzatesten eta ikustarazten ditu arlo horretan egiten ditugun ekimen guztiak: energia efizientziaz kudeatzea, ura arduraz erabiltzea eta hondakinak murriztea, beste askoren artean.
Jasangarritasuna gure negozioaren zeharkakoa da. Gainera, zuzenean eragiten du bezeroaren esperientzian, eta, hori dela eta, Lasala Plazako lantaldeak harreman pertsonalizatua, gertukoa eta tokikoa du bezeroarekin.
Zein dira gure bezeroentzako onurak?
Donostia modu kontziente eta arduratsu batean bisitatu nahi baduzu, Lasala Plaza hotelean ostatu hartzen baduzu, honako hauetan lagunduko duzu:
-
Efizientzia energetikoa: Argiak automatikoki pizten dira sentsoreen bidez, ur-emaria kontrolatzen da eta energia-kontsumo oso-osoa berdea da.
-
KM0 kontsumoa gure elikagai- eta edari-zerbitzuetan: Tarteko produktuak guk geuk prestatzen ditugu sukaldean eta tokiko hornitzaileak ditugu gure erreferentzia gehienetarako.
-
Logela-zerbitzuaren autokudeaketa: Zuk erabakiko duzu zenbatean behin aldatuko ditugun maindireak eta toallak, txorrotako ur iragazia eskaintzen dituzu botila itzulgarrian eta amenityak enkarguz eskaintzen dizkizugu.
-
Garraiobide berdeen erabilera: Donostiaren bihotzean gaudenez, Donostiako portuaren ondoan, erraza da hiria oinez edo bizikleta elektrikoz bisitatzea. Hotelaren sarreran aloka ditzakezu bizikleta elektrikoak.
Planetarako aktibo bat izan nahi dugu
Ohorea da Ecolabel ziurtapena jasotzea, egindako lanagatik eta markatutako norabideagatik, eta, gainera, gogorarazten digu ekintza txiki bakoitza garrantzitsua dela etorkizun jasangarria eraikitzeko.
Eskerrik asko zuek ere ingurumenaren aldeko jarrera izateagatik eta, kontzientziaz eta arduraz, Lasala Plaza hotela aukeratzeagatik Donostian egingo duzun egonaldirako.
Lasala Plaza Hotela
Plaza Lasala, 220003 Donostia – San Sebastián info@LasalaPlazaHotel.com T. +34 943 547 000