Abantailekin

 

 

BIDAIA BAT SASOIKO ETA GERTUKO PRODUKTUEN BITARTEZ

Gosaria

Egunari ekiteko, dastatu askotariko km0 produktuak, freskoak eta soltekoak. Gero, dastatu unean bertan prestatutako jaki beroak.

Bakarrik edo konpainian, zaporeen bidaiari ekiteko unea da. ;)

Post-data: logelan ere har ditzakezu gosaltzeko artisau-produktu freskoenak. Egunari beste erritmo batean ekiteko modurik onena.

Taberna eta Jatetxea

La Jarana tabernak, Ander González chef ezaguna buru duela, bi espazio diru: taberna eta jatetxea. Biek ere euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, eta Donostiako portuaren eta Kontxako badiaren ikuspegi zoragarria dute. Hona gure proposamena: jatorrietara bueltatzea modernotasun-ukitu batekin.

Hotelaren lehen solairuan, La Jaranak erreserbatu bat du; hots, Batela aretoa. 14 pertsonako baino gehiagoko ekitaldi eta bazkarietarako da.

Janari ona, edari onak eta albiste onak baino ez ditugu ematen. ;)

Rooftop by Lasala Plaza

Dastatu bizitza Donostiako zerutik.

Gure rooftopa gure santutegia da, gure ihesgunea, parerik gabeko espazio bat. Hotelaren goiko solairuan dago, eta hiriaren eta Kontxako badiaren ikuspegi panoramikoa du.

Egunez eta gauez disfrutatuko duzu terraza, gure gosari, bazkari eta afariekin. Hirian bakarra den rooftopak Lasala Plaza hotelaren esperientzian murgilduko zaitu.

 

 

LASALA