Garai bateko Europako eliteen opor-lekua izanik, Donostiak jarduteko modu berezi bat du hospitalitateari dagokionez. Lasala Plazak urte haien testigua hartu eta XXI. mendera ekarri du, bisitariek gure garaiaren araberako luxuzko zerbitzuen katalogo batez goza dezaten: tratu pertsonalizatua, 24 orduko concierge-laguntza eta baliabide teknologiko guztiak logelan eta logelatik kanpo. Besterik behar baduzu, galdetu zalantza egin gabe.
24h-ko concierge-zerbitzua
24h-ko gela-zerbitzua
Wi-fi
Aparkalekua
Auto-aparkatzaile zerbitzua
Garbitegi-zerbitzua
Osasun
Relax
Lasala Plaza Hotelak, Massay osasun masaje-zentroarekin batera batera, masaje-zerbitzu zabala jartzen du hoteleko bezeroen eskura, Donostian egiten duten egonaldian atseden hartzen eta lasaitzen laguntzeko.
Tratamendu-karta zabalean eskaintzen diren askotariko aukerak, logelan bertan edo hoteletik metro gutxitara dagoen zentroan disfruta daitezke. Harrerako taldea arduratuko da kudeaketa guztiez, bezeroak profesional onenek emandako esperientzia bereziaz gozatu baino egin behar ez dezan.
Preziorik onenean eta abantailekin