Berdinik gabeko egonaldiak eta esperientziak eskaini ahal izateko grinaz lan egiten dugun bezala, saiatzen gara Lasala Plaza hotela planetarako aktibo izan dadin, gure inguruko gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren egoera onari laguntzeko oinarri bat.
Hasiera-hasieratik, gure hotelaren eredua definitu genuenean, erabaki genuen gure energia geotermiko eta fotovoltaiko propioa sortzea eta energia berriztagarriak soilik kontsumitzea. Askotariko ataletako kudeaketa-politikak zehaztu ahala, zenbait jardunbideren alde egin genuen, hala nola paperen ordez QR kodeak erabiltzea, gure hondakinen zirkulartasuna bermatzea eta gure hornidura-politikan Km0 kontzeptua txertatzea.
Atal honetan azalduko dizugu nola egiten diogun aurre planeta zaintzeko erronka kolektiboari, gure jardunaren ildoetan xede hori aplikatuz.
Zero Skan metodologiaren helburua da hondakinak eta karbono-aztarna ahalik eta gehien gutxitzea. Metodologia hori gidari erabili dugu gure erosketa-politikak berrikusterakoan eta, ondorioz, ingurumeneko jardunbide egokiak zehaztu ahal izan ditugu, beste hobekuntza batzuen artean.
Bestalde, hondakinak hobeto kudeatzeko Donostiako Udalaren Zero Plastik Hotel egitasmoaren parte gara.
Paperaren erabilera gutxitzeko gure politikarekin bat etorriz, Lasala Plazak urrats bat eman du digitalizazioan, eta check-ina kontakturik gabe egiteko aukera eskaintzen die hala nahi duten bezeroei.
Duela zenbait denbora, logeletan kokatutako QR kode bitartez eskuragarri jarri genituen gure zerbitzu guztiak.
Lasala Plazak konpromisoa hartu du Irri Sarri marka gehitzeko La Jarana Tabernari, erabili eta botatzeko edalontziak baliatzeari uzteko asmoz, kafezaleen ohiturei eragin gabe.
Eskuratu edalontzia gure establezimendua gaurtik aurrera. Ordain ezazu 4 €-ko gordailua edalontzi tapadunaren truke (sareko edozein puntutan berreskuratu ahal izango dituzu), eta gozatu kafeaz hondakinik sortu gabe.
Lasala Plazan km0 produktuen kontsumoa lehenesten dugu. Gertuko ekoizleak eta beren ekoizpen artisauko ereduak babesteko etengabeko ahaleginaren emaitza da gure eskaintza gastronomikoa.